XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

9. ARIKETA EBATZIA ENUNTZIATUA Irakur ezazu zenbaki oso bat eta idatz itzazu beraren zatigai guztiak.

EBAZPENA N zenbaki osoaren zatigai guztiak ezagutzeko, 1-etik N-raino dauden zenbakiak aztertu behar ditugu.

Zenbaki hauek ez dira sekuentziatik irakurriak izango, sekuentzian N zenbakia bera besterik ez dago eta.

Baina N zenbakia ezagututa 1-etik N-raino dauden zenbakiak sor daitezke.

Horretarako, I aldagai oso bati hasieran 1 balioa ematen diogu eta ekintza errepikakor bat erabiliz, I aldagaiaren balioari 1 gehituz, bilatutako zenbakiak lortuko dira banan banan N zenbakia lortu arte.

Lortutako zenbaki bakoitzerako tratamendua ondokoa izango da: baldin I zenbakia N zenbakiaren zatigaia bada, orduan idatzi I zenbakia bestela ez idatzi.

Zatigaitasuna aztertzeko baldintza zera da: .

Azter ditzagun ekintza errepikakorra idazteko puntuak. (bitartean adibidez).

1. zein da elementu bakoitzerako tratamendua? Idazketa, N-ren zatigaia baldin bada, beraz: baldin orduan idatz (I) .

2. Zelan hartzen da hurrengo errepikaketarako elementua? I aldagaiari bat gehituz.(Ez da irakurtzen).

3. Zein da errepikaketak amaitzeko baldintza? I aztergaia N zenbakia baino handiagoa izatea.